XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zientzia eta teknikaren aurrerapenaren fase desberdinak modu bikainean ikus litezke agirietan.

Planoen buruketa da aldaketa txikiena jasaten duena denboran zehar, hasiera hasieratik ematen bait dira errepresentazio erreal egokirako ia aukera guztiak (eskala, aldapa, ebakiak...).

XVI. mendearen bigarren erdiak markatzen du inprimaturiko kartografiaren hasiera, gure kasuetan ORTELIUS eta MERCATOR-en sinadura daramaten agiriak direlarik.

Mercator-ek bere izena daraman proiekzio konformea asmatzen du; kartografia honetan badago jadanik latitude eta longitudearen finkapen geodesikoa duten puntuen gutxiengo bat, gainontzeko informazioaren jatorria sakabanatu eta heterogeneoa den arren.

Luzera eta espazio errepresentazioan hutsegite ugari dago.

Erliebea modu isolatuan errepresentaturik agertzen da, ikuspegi oblikuoa, edo baita ere ikuspegi oblikuo konpakto baten bidez, perspective cavaliére.

XVII. mendean zehar aurrerapen teknikoak oso garrantzitsuk dira alor honetan: (1626) Kepler-en taula rudolfinoak, longitudeen kalkuloa hobetzen da.

(1658) Pendulozko erlojuaren asmakizuna.

(1666)Academie de Sciences delakoaren sorrera Parisen.

(1672) Sextantearen asmakizuna.

Mendearen bigarren erdialdea.

Teknika geodesikoen hobekuntza: Snelius-en koadrantea (goniometroa eta abar).

Hala eta guztiz ere Frantzia eta Holandako kartografiak ez du izugarrizko aurrerapenik erakusten ORTELIUS eta MERCATOR-en parean, batez ere garai honetako geografo eta tailerrek (HONDIUS, BLAEU, SANSSON, HONDIUS / JANSSONIUS...) egiten dutena, aurrekoek eginikoa kopiatu delako, hori ez dituztenean hauen plantxa berdinak erabiltzen inprimatzeko.

XVIII. mendean zehar Frantziako kartografia kontinentalaren aurrerapena garrantzitsua da.

Cassini-tik aurrera jadanik kartografia geodesikoa da, kontinenteen muturrak eta espazioaren proportzioak nahiko zehatzak dira jadanik, triangeluketaren bidez eginiko neurketa sisteman oinarrituak: 1733-44 Frantziaren triangeluketa orokorra.

1740 Meridiano arkuaren neurketa zehatza (oinarria 20ampdeg; Pariseko mendebaldean, Isla de Hierro-Canarias), Newton-en teoria baieztatuz.

1728-1777 Lambert-ek proiekzio konikoa aztertzen du.

1727-1734 Bonne-k Ptolomeo-ren abanikoan proiekzio zaharraren matematika moldatzen du.

Erliebearen errepresentazioa bezalako beste zenbait aspektutan, aurrerapena ez da hain garrantzitsua, kartografiak behintzat ez du ematen inolako berrikuntza aipagarririk XVIII. mendean, oso salbuespen gutxikin, kartografiak behintzat, perspektiba oblikuoaren sistemaren bitartez errepresentatzen jarraitzen da: (1729) Cruquius, sestra kurben sistemaren aurrekoa.

(1737-51) Buache Ph.-ek, Mantxako kanalaren hondoa marrazten du sestra kurben sistema erabiliz.

(1782) de Carla (Languedoc), sestra kurben erabilerari buruzko teoria orokorra (Expression des nivellements).

(1789) Ramond de Carboniéres-ek Pirinioetako mapa bat egiten du hachure et éclairage oblique des montagnes teknika erabiliz.

(1823) H. Dufour (Suiza), Sestra kurben lehendabiziko erabilpena erliebea errepresentatzeko.

CASSINI DE THURY-rekin (1748-1793) esan liteke kartografia modernoaren garaia hasten dela, nahiz eta garai horretan, Espainian, TOMAS LOPEZ (1765-1802), D`ANVILLE-ren ikaslea izan arren Parisen, kartografia arkaizanteagoa burutzen jarraitu.

XIX. mendea, Carte de l?Etat Major delakoarekin Frantzian (1818-1880) eta COELLO-rena bezalako militar produkzioekin Espainian (ALONSO BECQUER, 1972), kartografia sistema geodesiko tradizionala onartzen duen muga bezala hartu liteke.

Agirien eskalak, orain bezala, asko aldatzen dira errepresentatutako espazioaren neurriaren arauera: 1:500.000ko balorea izan dezakete herrialde piriniotar espazio batentzat, 1:10000 edo 20000raino udal espazioetan, DE FER-ek Pasaia, Hondarrabia eta Donostiari buruz burutzen dituen errepresentazioekin gertatzen den bezala (...).